Ur azpiegituran lanak

Guaixe 2009ko otsailaren 2a

Sakanako Mankomunitateak kloratzeko estazio berri bat eraiki du Arbizuko industrialde berrian. Kloraziorako estazio berria oraindik ez da lanean hasi, guztiz bukatuta ez dagoelako, baina, dagoeneko, Urdalurtik datorren ur sare nagusiarekin lotu dute. Lotura lanak ilbeltzaren 16 egin zituzten, ostiralarekin, eta egun horretan eta hurrengoan oso zikina iritsi zen edateko ura Sakanako etxe askotara. Ur sareko presioa oso handia denez, lotura egin eta gero zegoen lohia mugiarazi zuen eta Olatzagutia eta Arbizu bitartean sumatu zen eragina.  Gure etxeko txorrotara iristen den ura Urdalurgo urtegitik gertu dagoen plantan tratatzen da. Mankomunitatearen planta horretan araztu eta kloroa ematen zaio; eta hortik bideratzen da gero, ur garbia, Sakana guztira. Mankomunitatearen asmoa da sare hori Irurtzuneraino hedatzea, hori dela eta, beharrezkoa ikusi dute ura berriz kloratzeko estazioa eraikitzea; hainbesteko distantzian kloroa galtzen da eta. Arbizuko industrialdeko kloraziorako estazio berria oraindik ez da lanean hasi baina aurki hastea espero du Mankomunitateak.Mantentze eta garbiketa lanak egiteko hustu dute Urdalurko urtegiaEbroko Ur Konfederazioak eskatuta urte bukaeran hustu zuten Urdalurgo urtegia. Matxura bat konpondu eta mantentze lanak egiteko hormigoia eman behar zutenez,  guztiz hustu behar izan da Urdalurgo urtegia lan horiek egiteko. Horrez gain, bide batez, lohia eta orbela atera eta garbiketa lanak ere egin dituzte. Dagoeneko hasi dira urtegia betetzen eta aurki beteta egonen da berriz ere.