Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbat goizean 50 bat ibiltarik Etxarri Aranatz eta Uharte Arakil arteko bidea egin zuten, Abiadura Handiko Trenak (AHT) bi herri horien artean egin dezakeen bidea eta izanen dituen ondorioak bertatik bertara ezagutzeko. Uharten, bazkaldu eta gero, AHT-ri buruzko bideo-emanaldia izan zen, baita iritzi trukaketa ere.Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanak antolatutako martxa horrek tren azkarraren egitasmoan interes gune berezia izan dezake, baldin eta Nafarroako AHT-ko ibilbidea eta Euskal Autonomi Erkidegoko Y grekoa izeneko ibilbidearen lotura han egiten bada. Elkarlaneko kideek gogora ekarri zuten egitasmoak ekarriko lituzkeen ondorioak, esaterako: Lakuntza eta Ataun artean 1-6 km-ko luzera duten tunelak eraikitzea; hariztia 80 metroko zabaleran "deuseztea"; abeltzaintza ustiapenen galera eta isolamendua; ehunka urte dituzten ermitak arriskuan jartzea eta, beste.