Abian da Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Guaixe 2009ko otsailaren 2a

Larunbatean eman zioten hasiera Nafarroako Bertsolari Txapelketari Auritzen. Jon Barnerena, Jon Elizetxe, Bittor Elizagoien, Aimar Karrika, Alazne Untxalo eta Saioa Alkaiza bildu zituen 2009ko lehen kanporaketak. Horietatik bik lortu zuten finalaurrekorako txartela, Aimar Karrika herritarrak eta Jon Barberenak. Gainerakoak datozen kanporaketen zain geratu beharko dira aurrera egiten duten edo ez jakiteko. Bi sakandarrak, Oier Lakuntza eta Eneko Lazkoz, datorren larunbatean sartuko dira lehian, Igantzin. 17:30ean hasita, Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Iker Gorosterrazu eta Garaxi Taberna izanen dituzte aurrez aurre. Azken honek lehen txapelketa izanen du aurtengoa.