Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak astelehenean egin zuen bilkuran erabaki zuen Nafarroako Hiri Hondakinen Kontsortzioari 2,1 milioi euroko diru-laguntza ematea. Aipatu kontsortzioan hiri hondakinak kudeatzen dituzte Nafarroako mankomunitate guztiak daude, Iruñerrikoa salbu. Gobernuak emandako laguntza horrekin hondakinen garraioa, tratamendua eta isurketa gastuak finantzatuko dira. Jakina denez, Sakanako Mankomunitateak Arbizun duen hondakindegian deskarga kaia eraikiko da. Hondakinak deskargatu eta trinkotu ondoren Tuterako El Culebrete hondakindegirako bidean jarriko dituzte. Ibarreko hondakinekin batera Larraun eta Lekunberri aldeko hondakinak Arbizura ekarriko dituzte, handik Erriberara eramateko.