Sakandarrak Amaiurren

Guaixe 2009ko otsailaren 3a

Igandean hainbat sakandarrek bat egin zuten 1512-2012 Nafarroa bizirik! ekimenak Amaiurren egindako ekitaldiarekin. Nafarroako konkistaren 500. urtemugaren harira, ekitaldi berezia egin zuten Amaiurko gazteluan. Bertan "herri ekimen baten mamitzea" ikusi ahal izan zela esan zuten antolatzaileek; "sozialki erroturik dagoen asmo bat" dela ere nabarmendu zuten. Nafarroako berrogei udaletik gora egin zuten bat ekimenarekin, besteak beste, Irurtzungoak, Etxarri Aranazkoak edo Altsasukoak.