Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erantzun horixe eman digute Sakanako hiru osasun eskualdeetan galdetu dugunean. Jakina denez, iaz oposizioa deitu zuen Osasunbideak, haren bidez zaintzak egiteko 126 mediku lanpostu bete nahi zituzten. Oposizioak egin eta gero, medikuek hilabete dute lanpostua hartzeko edo hari uko egiteko. Haien egitekoa arratsalde, gau eta asteburutan osasun zerbitzua ziurtatzea da.EskualdekaIrurtzungo osasun eskualdeari 3 sendagile dagozkio. Haietako bat dagoeneko zaintzak egiten ari da. Bestea oraindik ez da hasi eta zalantza dute hirugarrenak postua hartuko ote duen. Irurtzungo osasun etxean ziurtatu digutenez, "kopurua ez da nahikoa". Eta gaineratu dute Osasunbideak "eraginkorra ez den sistema, sistema garestia du. Ez da birmoldaketa txukunik egin". Etxarri Aranazko osasun eskualdeak eta Burunda mendebaldekoak zaintzak egiteko bina mediku hartuko dituzte. Horretaz gain, hirugarren mediku batek bere urteko lanaldia bi eskualdeetan banatuko du. Irurtzunen bezala, Etxarri Aranatzen ere esan digute "gutxi" dela, "hiru sendagile eskatu genituen eta bi eta erdi eman dizkigute. Berriro eskatu beharko dugu". Bitartean zaintzak "aste batetik bestera" programatzen jarraitzen dute Etxarri Aranazko osasun eskualdeko sendagileek, "lehen hilero egiten genuen" ekarri dute gogora. Lanpostu guztiak beteko omen dira Etxarri Aranatzen eta Burunda mendebaldeko osasun eskualdeetan. Etorriko den medikuetako batek ospitalean lan egiten du; baldintza hobeak dituen postua delako hartu du Sakanakoa, baina ospitalean ordezkoa opatu beharko dio Osasunbideak. Altsasuko osasun etxean oraindik ez dakite nola kalkulatu duen Osasunbideak betiko hiru sendagileen ordez 2,5 dagozkiela. "Horrek ez du ematen zerbitzua betetzeko. Jende gehiago behar da. Ez dute aztertu osasun eskualde bakoitzak dituen beharrak".Ordu pilaHiru osasun eskualdeetan azaldu digutenez, goizean lan egiten duten medikuek, nahi eta nahiez, 31 orduko lanaldiekin jarraituko dute. "Zaintza egin eta hurrengo egunean, teorian ez gara lanera joan behar. Baina ez dago ordezkorik eta jendearen hitzorduak jarriak daude. Ordainduz konpontzen dute dena".