Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estatuko B mailako areto futbol txapelketan 15. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Uharte Arakilgo Aralar Mendi liderrak puntu batera bigarrena zen Kirol Sport taldearen kontra jokatu zuen, azken horren etxean. Bi oilarren arteko lehia izan zen bi taldeen artekoa, baina azkenaldian Aralar Mendik irabazi badu, asteburuan galdu egin zuen, 7-1, Kirol Sport-en kontra. Kirol Sport-ek jakin zuen hoberen kontrako atean haztatzen eta zituen gol aukerak aprobetxatzen. Bestalde, Xotak etxean jokatu zuen eta 4-1 irabazi zion Burlatari. Partida galdu eta gero, Aralar Mendik Estatuko B mailako lidergoa galdu du, Kirol Sporten mesedetan. Kirol Sportek 34 puntu ditu, eta haren atzetik dagoen Aralar Mendik bat gutxiago, 33. Xota sailkapenean zazpigarrena da, 26 punturekin. Larunbatean 16. jardunaldia izanen da jokoan. Castejonen jokatuko du Aralar Mendik, 27 punturekin sailkapenean bosgarrena den Castejonen kontra. Lidergoa berreskuratu nahi badu, irabazi beharrean da Uharte Arakilgo taldea. Bestalde, 32 punturekin sailkapenean hirugarrena den RVC taldearen kontra jokatuko du Irurtzungo Xotak, lehenengoen etxean. Ea azken jardunaldietako joerari eutsi eta irurtzundarrek irabazten duten, bide batez fabore ederra eginen baitiote bigarrena den Aralar Mendiri.