San Lorenzotik Ezkaray eskira Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2009ko otsailaren 3a

Sakanako Mendizaleak taldeak mendi ibilbidea antolatu du otsailaren 15erako: San Lorenzotik Ezkaray eskira bitarteko ibilbidea. Ibilbidera joan ahal izateko autobusa antolatu dute, egun horretan bertan, otsailaren 15ean, aterako dena goizeko 6:00etan, Irurtzundik Ziordira bitarteko mendizaleak hartzeko. Zeharkaldi luze bat eta laburrago bat egiteko aukera izanen da. Norbaitek mendiarekin gozatu eta aipatu ibilbidea egin nahi badu, otsailaren 12ra bitarteko tartea du izena emateko, eta horretarako Sakanako Mendizaleak taldeko kideekin jarri behar du harremanetan, edo 639 11 76 31 telefonora deitu. 12ra arteko epea pasatuta oraindik tokiak geratzen badira, hurrengo telefonora hots egin behar da apuntatzeko: 639 11 76 31.