Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Mallorcako Challengeko hirugarren etapa jokatu zen, Incan hasi eta bukatu zen 182 km-koa. Tropeleko gizon azkarrenak nabarmendu dira orain arte, eta Liquigas taldeko Daniele Bennatti italiarrak ez zuen gutxiago izan nahi. Atzo eraso bikaina jo zuen eta bakarrik heldu zen helmugara (4:27:47), atzetik zuen taldeari segundo bat atereaz. Euskalteleko Jorge Azanza 28.a izan zen, segundo batera eta talde bereko Gorka Verdugo 52.a, 35 segundora. Aipatzekoa da Caisse d´Epargneko Valverdek erorikoa izan zuela helmugatik gertu. Ezkerreko belaunean eta sorbaldan kolpeak ditu, baina ez da aparteko konturik. Sailkapen orokorrean Liquigaseko Bennati da liderra (11:12:31). Jorge Azanza 15.a da, segundo batera. Gaur laugarren etapa jokatuko da, Bunyolan hasi eta despedituko den 143,3 km-koa. Bihar despedituko da Challengea, Magalufen hasi eta Palmanovan despedituko den 147,6 km-ko lehiarekin.