Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Babestutako Gizarte Enpleguko (BGE) hiru programak batu dira eskaintza bateratu bat egiteko: Altsasuko Sistemas de Limpieza Langarbi garbiketa enpresaren laguntzaz garbiketa profesionaleko ikastaroa. Ibarreko hiru programa horietan parte hartzen duten zortzi pertsonek (6 altsasuar, irurtzundar bat eta etxarriar bat) parte hartu dute ikastaro horretan.IkastaroaLangarbi enpresak zortzi ikasleei emandako ikastaroa ilbeltzaren 12an hasi zen eta otsailaren 26an despedituko da. Altsasuko Gure Etxea eraikinean izan da ikastaroa, 12:00etatik 13:30era. Langarbi enpresak prestatutako ikasketa planari jarraituz, teoria eta praktika uztartzen ari dira ikastaroan. Hala, Gure Etxeako beheko solairuan eta Iortia kultur gunean zenbait froga egin dituzte. Ikasleek martxoaren batean hasiko dituzte praktikak, bi astez luzatuko direnak. Ibarreko hainbat enpresetan izanen dira praktika horiek. BGE teknikariek ikastaro horren bidez zera lortu nahi zuten: "enpresak berak pertsonak trebatzea lan on bat egiteko, berak egoki jotzen dituen aspektuetan". Adierazi digutenez, programan parte-hartzen duten pertsonen praktikak BGE-k ordainduko ditu. Programako teknikariek adierazi digutenez, "praktiken aukera horrekin lan munduan sartzeko ibilbide erreala osa daiteke. Enpresa munduko lan merkatuan esperientzia eman nahi diegu, enpresaren funtzionamendua ezagutzeko (lan baldintzak, arauak, egin beharrak, nagusiekin eta lankideekin harremanak, ardurak hartzea, eta abar".ProgramaBGE-ko programek bazterketa arriskuan dauden pertsonendako lan merkatuan sartzeko aukera eskaintzen du. Esperientziak erakutsi digu programan parte-hartzea aukera oso positiboa dela pertsona hauendako, hainbat aspektu hobetzeko aukera baitute: lanagatik diru sarrera propioak izatea, laguntza publikorik behar ez izatea, lan esperientzia hartzea, prestakuntza zabaltzea, pertsona eta familia egonkortasuna izatea, auto-estimua handitzea, etab. Teknikariek oso positiboki baloratzen dituzte "aldaketak zein eraldaketa pertsonalak, baina komunitateak ez ditu ez baloratzen ezta aitortzen ere". Teknikariek, ordea, nabarmentzen dutenez programako kontratua " bukatu eta gero, berriro ere, pertsonak egoera delikatuan gelditzen" dela. EskaintzaErrealitate horren jakitun, BGE-ko teknikariek programaren berri ematen zuen informazio kanpaina martxan jarri zuten ibarreko enpresetan. Programa ezagutaraztearekin batera, bertan dauden pertsonen kontratazioa haiendako eta enpresendako zein onura dituen azaldu zuten. Bost enpresek interesa azaldu zuten programan eta horrek zenbait pertsonendako lan aukera ekarri du.