Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 18ra arte eman dezakete izena 10 urtez gorakoek. Eskolak Etxarri Aranatzen izanen dira, Nazabaltarrek eta Floresek gidatutaSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Nafarroako Kirol Institutuaren, Nafarroako Kutxaren eta Herri Kirol Federazioaren laguntzarekin, Sakanako Aizkora Eskola eta Zentro Teknikoa antolatu dute atzera ere, aizkoran aritu eta ikasi nahi dutenek non aritu izan dezaten eta klaseak aizkoran ofizio handia duten irakasleekin ikas dezaten. Izena ematea, MankomunitateanSakanako Aizkora Eskola eta Zentro Teknikoan izena eman dezakete hamar urtetik aurrera duten gazte eta helduek. Jende askok ematen badu izena, ondoko lehentasunak markatu ditu Kirol Zerbitzuak: lehenik eta behin 18 urtetik beherako sakandarrak; bigarrenik 18 urtetik gorako sakandarrak eta aizkora eskolan 3 urtez ibili ez direnak; hirugarrenik, 18 urtez aurreragoko sakandarrak, eskolan 3 urte ibili direnak; eta azkenik Sakanatik kanpokoak direnak. Beti ere lehentasuna izanen dute talde bakoitzean izena azkarren ematen dutenek, eta gehienez ere 15 ikasleko taldea onartuko da. Izena emateko Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin beharko da, 948 464 866 telefonora, otsailaren 18a baino lehen, eta denboraldi guztirako 44 euro ordaindu beharko dira, Euskadiko Kutxako 3035 0116 93 116.0.00332.8 kontu zenbakian. Otsailaren 28tik maiatzaren 30era arteAizkora eskolako eskolak otsailaren 28an hasi eta maiatzaren 30ean despedituko dira. Eskolako begiraleak Floren Nazabal aizkolari profesionala, Jose Ignazio Flores aizkolari arbizuarra eta Juan Mari Nazabal izanen dira. Bereziki teknika irakatsiko diete ikasleei, eta enbor gainean eginen dituzte lanak. Klaseak Nazabaldarren bordan emango dituzte, asteazkenetan 19:30etik 20:30era eta larunbatetan 12:00etatik 13:00etara. Izena ematen dutenek derrigorrezkoa izanen dute klasera joatera. Klaseak euskaraz emanen dira, eta baten batek euskara ez badaki gaztelaniaz zuzenduko zaio. Iaz adin guztietako 17 ikaslek eman zuten izena Sakanako Aizkora Eskolan. Sakandarrez gain, gipuzkoarrak eta arabarrak ere aritu ziren, eta horietatik hainbat aizkolari txapelketetan lehiatzen ari dira.