Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Mallorcako Challengeko laugarren etapa jokatu zen eta Katusha taldea izan zen protagonista, talde horretako Toni Colomek irabazi baitzuen Bunyolan hasi eta despeditu zen 143,3 km-ko etapa, bere herrian, hain zuzen (3:54:49). Bunyolako txirrindulariak, gainera, sailkapen orokorra eskuratu zuen. Colomek ia minutuko aldea atera zien atzekoei, ihes egin eta gero bakar-bakarrik heldu baitzen helmugara. Colomek erakustaldi ederra eman zuen Coll de Solerren, jardunaldiko azken igoeran. Quik Step taldeko Chavanel eta Pineau eta Columbia taldeko Boassonek eta Monfortek gogor jarraitu zioten atzetik, baina Mallorcakoak 56 segundoko aldea atera zien helmugan. Sakandarrei dagokienez, Euskalteleko Jorge Azanza 51.a sartu zen, 7:23ra. Sailkapen orokorrean Katushako Colom da lider berria (15:07:36). Jorge Azanza 21.a da, 7:02ra. Gaur Challengeko bosgarren eta azkeneko etapa korrituko da Magalufetik Palmanovara, 147,6 km-ko ibilbidea.