Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den igandean, otsailak 8, Euskal Herriko Kros Luzeko Txapelketa jokatu zen Azpeitian, eta aurreko igandean, otsailak 1, Euskal Herriko Kros Motzeko eta Beteranoen mailako Txapelketa Seguran. Dantzaleku-Sakana taldeko hainbat korrikalarik hartu zuten parte aipatu lasterketetan, gehiago Segurakoan, aurreko asteburuko Santa Agedako kinto ospakizunek sakandarren parte hartzea mugatu baitzuten. Bi probatan ere, hasierako ibilbide berdeak berehala lokaztegietan bihurtu ziren, eta korrikalariek lokatzean bueltaka arituko bailiran amaitu zituzten lasterketak. Segurako Euskal Herriko Kros Motzeko irabazlea Aimad Bouziane izan zen (14:00). Sakandarrei dagokienez, Dantzaleku-Sakanako Javier Borrega 32.a sartu zen helmugara (15:54), Juantxo Arregi 44.a (16:39) eta Juan Carlos Gomez 45.a (16:44). Beterano mailako txapelketan azkarrena Ramon Otegi izan zen (20:53). Sakandarrek ondoko lana egin zuten: 26.a Francisco Javier Gomez (23:22); 52.a Mikel Lakuntza (24:58); 66.a Casi Estarriaga (25:27); 72.a Juantxo Azurmendi (25:51); 76.a Jesus Maria Olmos (26:09); 90.a Enrique Aldasoro (27:08) eta 119.a Julian Otaegi (29:39). Beteranoen txapelketako taldekako sailkapenean Goierri Garaia Atletismo Taldea ian zen onena, eta Dantzaleku-Sakana bederatzigarren sailkatu zen. Igandean Azpeitian jokatutako Euskal Herriko Kros Luzeko Txapelketa Ivan Fernandezek irabazi zuen (38:40). Mikel Lakuntza 114.a sailkatu zen (47:25), Juantxo Azurmendi 126.a (47:45) eta Enrique Aldasoro 134.a (48:10). Hurrengoa: Altsasuko krosaBestalde, aipatzekoa da otsailaren 22an Altsasuko XXVII. Krosa jokatuko dela, Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa hain zuzen, Dantzalekun. Informazioa: www.dantzalekusakana.com web gunean.