Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo despeditu zen Mallorcako Challengea, Mafalufen hasi eta Palmanovan despeditutako 147 km-ko etaparekin. Etapako irabazlea Milram taldeko Gerald Ciol alemaniarra izan zen, esprintean Columbiako Boasson eta Siebergen aurrean gailendu eta gero. Mallorcako Challengean Katusha talde errusiarra izan da nagusi eta hain zuzen ere talde horretako Mallorcako Antonio Colom izan da sailkapen orokorreko garaile (19:11:14). Euskalteleko Jorge Azanza altsasuarrak lan bikaina egin du eta hamabosgarrena sailkatu da, 7:13ra.