Santa Agedako ospakizunak zirela eta, Sakanako XIX. Areto Futbol Txapelketak atsedenaldia izan zuen aurreko asteburuan. Gogoratu beharra dago Einag Arezpek jarraitzen duela lider, 27 punturekin. Crackers da bigarrena, 22 punturekin, Toshiba hirugarrena, 21 punturekin, eta Sakana laugarrena, 19 punturekin. Bosgarren tokian dago Herriko Txiki (17 puntu), seigarrenean Kalleja de la Angina (13 puntu), zazpigarrenean Biltoki (12 puntu), zortzigarrenean Hiltegi (11 puntu), eta bederatzigarrenean Otofados (10 puntu). Atzetik datoz Yeregi ile-apaindegia eta Asesoria Fiscal, seina punturekin. Bihar, otsailaren 14an, 11. jardunaldia jokatuko da. Ondoko lehiak izanen dira Zelandi kiroldegian eta frontoian, larunbatean: Asesoria Fiscal - Kanpartas Crackers - Biltoki Otofados - Yeregi ile-apaindegia Toshiba - Kalleja De La Angina Hiltegi - Einag Arezpe Sakana - Herriko Txiki