Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igande arratsaldean Altsasun egindako manifestazioan 300 bat pertsona bildu zituen LAB sindikatuak. Mobilizazioa banketxe, enpresari eta administrazioa lapurrak. Euren krisia euren kontu leloa zuen pankarta zabaldu zuen. Manifestazioan protagonismo berezia izan zuten krisiaren eragina nabari duten enpresetako langileek, haien errealitatearen berri ematen zuten pankartak eraman zituzten. Ezker abertzaleko kideek ere parte hartu zuten manifestazioan. LABek nabarmendu zuenez, "eredu kapitalistaren krisi testuinguruan, asko gara kaltetuak gure eskualdean" eta azpimarratu zutenez "malgutasuna eta enplegua erregulatzeko espedienteak dira Sakanako langileak jasaten ari garen beste neurri erasokor batzuk". Administrazioa eta patronala "eskutik" doazela azpimarratu ondoren, "langileok beharrezkoa den benetako aldaketaren motorra" izan behar dutela adierazi zuten LAB-eko kideek.