Lara Almarcegui (Zaragoza 1972) artistaren ospea gero eta zabalagoa da eremu internazionalean. Bere lehen bakarkako erakusketa 1999an iritsi zen. Ordutik hona, Holandan bizi den artista honek hamaika erakusketa, txapelketa eta jardunalditan parte hartu du.Almarceguiren lan esparrua hirietan kokatzen da. Monumenturik esanguratsuenak edo eraikinik goraipatuenak erabili beharrean, abandonatutako lurraldeei edo erabilera aldatu dietenei behatzen die. Ikertu, kuestionatu...Antzeko prozedura artelan gehienetan: ondorioen inguruan proiektu bat landu eta aurrera eramaten du.Hala Amsterdam, Liverpool, Alcorcón edo Taipein garatutako lanetan leku bakoitzeko nortasunari buruzko zenbait kezka ikusleari plazaratzen dizkio: tokiak zein erabilpen zuen eta gaur egun zein erabilpen duen edo nola dagoen. Betiere tokien eraldaketak hiriari edo gizarteari izaera ukatzeko duen gaitasuna seinalatzen du.Lararen funtzionamendua prozesuala da. Bere lanak denboran asko luzatzen dira, gehienetan, proiektuek hilabeteak eskatzen dituztelako, bai materialei dagokienez gauzatzeko, baita gizarteratzea bermatzeko ere. Era berean, denbora pasa ahala, artistaren begirada ere eraldatzen dute.1994an Aragoiko abandonatutako trenbide bateko ahaztutako tren geltoki bat okupatu zuen. Lan talde batekin batera eraikina modu xumean atondu eta ostatu alternatibo bat eratu zuen, bertako jendeak kudeatzen zuena. Hasiera batean eraikinaz jabetzea izan zitekeen akzioaren lehentasuna. Edo geltokien inguruko diskurtso bat izan zitekeen. Baina behin proiektua gauzatuta, eraikinari, lekuari, herrialdeari, gizarteari, paisaiari, historiari..........egin ahal zaizkion irakurketak asko zabaltzen dira. Artea demokratikoa da zentzu horretan, ez baitago ideia finkorik eta norberak bere sentiberatasunaren arabera itxiko-borobilduko baitu artelana.1997an "8 orduko lanaldi duina" artelana gauzatu zuen. Hilabete bat eman zuen bota behar zuten Donostiako eraikin publiko bat margotzen. Eraikinaz eta inguratzen zuen kontestu guztiaz mintzatu zen horrela: kontestu politikoaz (nork agindu zuen eraikitzea-botatzea), ekonomikoaz (lanak zein dirurekin egingo ziren, dirua norena zen...)eta sozialaz (zein erabilpen zuen-duen, zein erabilpen emanen zitzaion, publikoa edo pribatua).Horretan ere, artea demokratikoa da: sistemaren barruan sistemaren tranpa asko salatzen dituelako. Miren Ustarroz