Urtasun eta Egoi Martinez bihar hasiko den Algarveko Itzulian

Guaixe 2009ko otsailaren 17a

Bihar hasiko da Portugalgo Algarveko Itzulia, eta igandean despedituko da. Parte hartuko duten 20 taldeen artean Euskaltel-Euskadi dago, eta bertako Egoi Martinez etxarriarra eta Pablo Urtasun urdiaindarra ariko dira lanean. Koldo Fernandez de Larrea esprinterra eta Egoi Martinez izango dira taldeburu, eta gainontzekoak - Pablo Urtasun, Iñaki Isasi, Markel Irizar, Alan Perez, Ruben Perez eta Aitor Hernandez - haiendako talde lanetan ariko dira. Tropeleko izen handiak neurtuko dira Algarven: Contador, Cunego, Tossato, Klöden, McEwen... Biharko etapa Albufeiran hasi eta Olhâon despedituko da, 173,6 km osatu eta gero.