Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo jokatu zen Portugalgo Algarveko Itzuliko lehen etapa, Albufeiran hasi eta Olhâon despeditu zena, 173,6 km egin eta gero. Etapa esprintean erabaki zen eta Cerveló taldeko Heinrich Haussler izan zen garaile, Rabobankeko Van Winden eta Euskalteleko Fernandez de Larrearen aurretik. Euskalteleko Egoi Martinez 83.a izan zen, Gorka Verdugo 119.a eta Pablo Urtasun 160.a, guztiak ere 10 segundora. Algarveko Itzulia igandean despedituko da. Gaur bigarren etapa jokatuko da, Lagoan hasi eta bukatuko den 182,4 km-koa, mendiak tarteko.