Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako gazte independentistak oharra zabaldu du, "gazteria, langileria eta herri sektoreak, elkarrekin, egungo eredu kapitalistari aurre egiteko" deia eginez. Gazte horiendako "sistema kapitalistaren aurka borrokan iniziatiba berreskuratzeko eta beste eredu sozio-ekonomiko baten alde bloke bezala borrokan jartzeko" garaia da.Sakanako gazte independentisten ustez "hamaika borroketan antolatzen garenak, borrokatzen dugunak eredu berri baten alde, Euskal Herri berri baten alde ari gara borrokan. Sistema beraren aurka ari gara borrokan". Horregatik, "alternatiba beraren alde, independentzia eta sozialismoaren alde elkartzeko" deia egin dute.