Inauteriak joan dira, baina badatoz

Guaixe 2009ko otsailaren 23a

Inauteri ospakizunak nagusi izan dira asteburuan. Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Bakaikun, Iturmendin eta Olatzagutian inauteri segizioak izan dira larunbatean. Txikienak atzokoan Etxarri Aranatzen, Urdiainen eta Altsasun nagusi izan ziren. Azken herri horretan, gainera, asteburuan sardiniarrak izan dira inauterietako protagonistak. Asteburukoak joan badira ere, biharko astearte ihote ospakizunak hor dira, baita larunbatean Etxeberrin, Hiriberrin, Ihabarren eta Altsasun izanen direnak ere. Mozorroek ez dute hautsa hartzeko betarik izanen.