Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain dela urte asko hasi zen zinearen industria komikietan inspirazioa bilatzen hainbat motatako istorio fantastikoak sortzeko. Besteak beste Barbarella, Superman, Flash Gordon edo ta Conan jarri ditzakegu adibide bezala. Adibide hauek gaur egun nolabait pelikula mota arruntzat ikusi arren antzinatik heldu zaizkigu adibideak.Zineak paper komikietan arrakasta handia izandako istorioen filmak egin ditu jendea zineetara erakartzeko. Bestalde, bada komiki hauetara nolabaiteko zaletasuna izanagatik jende multzo bat komiki moldaketa guztiak ikustera doana bai nolako moldaketa mota egin den kritikatzera edota horrelako moldaketak egiten diren aldioro sortutako polemikak direla eta.Hauek guztiak alde batera utzita, komikietan ohinarrituriko gero eta film gehiago ditugula zinemetan inork ezin du ukatu. Hasieran zaleak hainbat pertsonaiarekin bakarrik ausartzen ziren pelikulak sortzera, oso ezagunak eta zale kopuru handiko heroiekin. Pertsonaia hauen zale gehienak gazteak izan arren (gazteak eta aldi berean diru gutxi poltsikoan) zinematara pertsona heldu nahikoa hurbiltzea lortzen zuten. Izan ziren baita ere (eta gaur egun horrelakoak oraindik ikus daitezke) beste mota bateko pelikula sorta bat non ,istorioa komikietan ohinarritua egonda ere, filmaren erakargarritasuna bertan azaltzen ziren aktore famatuak ziren. Heldu askok gogoratuko dute Jane Fondak Barbarella pelikulan egin zuen streeptease famatua.Baina behin haurrak izandakoak heldu egin ziren eta lanean hasi. Dirua izanda eta komikiak kontsumitzen jarraitzen zutela ikustean, zinema estudioek negozioa ikusi eta bat-batean komikietatik film mordoa sortu zen. Horrelakoa izaten direnean pasatzen den bezala, kalitate gutxiko produktu ugari agertu zen eta bezeroen artean nolabaiteko mesprezua ere agertu zen pelikula hauekiko.Askotan arrakastarik ez izan arren, Hollywoodek badirudi pelikula mota hauetan fedea galdu ez zuela. Komikiak abiapuntutzat hartuta pelikula gehiago egiten jarraitu zuen, beharbada lanaren zati handi bat egina ematen delako pertsonaiak jada beren historia eta pertsonalitatea badutelako (gidoigileek ez dute zerotik hasi behar) eta bestetik, pelikula txarra izanagatik zaleek ez diotelako zinemetara joateari utzi. Arrazoi hauegantik beharbada, badirudi produktoreek komikiak moldatzen jarraitu zutela eta gero eta arreta gehiago jarriz. Gaur egun pelikula arrakastatsu nahiko izan ditugu bigarren zati eta guzti, besteak beste, Xmen, Spiderman edota Hulk (bigarren zatiak onak izaten ez direla esan ohi da). Akatsetatik ikasi ondoren, kalitatean arreta jarri zuten. Hau dela eta beste pelikula sorta bat iritsi zitzaigun, film hauek jende guztiari gustatu ez arren inork ukatu ezin duen kalitatea dutenak eta nolabaiteko balio artistikoa dutenak. Pelikula hauen artean Batmanen azken pelikula, Sin City, Hellboy I, V de Vendetta edota estreinatu gabeko Watchmen filma, oraindik inork ikusi gabe egon arren mota hauetako filmetako onenetarikoa izan daitekeena. Ukaezina dena, komikizale askori begiak ikaragarri zabaltzen zaizkigula komiki moldaketa baten berri izatean.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.comwww.fanzinemyaku.blogspot.com