Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Espainiako Kluben Arteko Txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatu zen. Esku modalitatean, A multzoan, eskuz banakakoan eta binakakoan Huarte eta Almeria lehena eta bigarrena sailkatuko direla espero da. Altsasuk ez du aukera askorik. B multzoan Irurtzun eta Ezkarai lehen postuan berdinduta daude, eskuz banakakoan eta eskuz binakakoan, baina Irurtzun da liderra. Hurrengo astean bi taldeen arteko lehia izanen da Ezkarain.