Einag Arezpek berreskuratu du Sakanako lidergoa

Guaixe 2009ko otsailaren 25a

Larunbatean XIX. Sakanako Areto Futbol Txapelketako 12. Jardunaldia jokatu zen. Emaitzak: Sakana 5 - Kanpartas 3Einag Arezpe 3 - Toshiba 1Kalleja De La Angina 7 - Otofados 1Biltoki 8 - Asesoria Fiscal 2Herriko Txiki eta Hiltegiren arteko partida eta Yeregi Ileapaindegia eta Crackersen artekoa ez ziren jokatuGauzak horrela, Einag Arezpek berreskuratu du lidergoa, 30 punturekin. Crackers bigarrenak 28 puntu dauzka eta Toshiba hirugarrenak 24 puntu. Laugarrena da Sakana, 22 punturekin, bosgarrena Herriko Txiki, 20 punturekin, eta seigarrena Kalleja de la Angina, 16 punturekin. Zazpigarrena da Biltoki (15 puntu), zortzigarrena Hiltegi (14 puntu), bederatzigarrena Kanpartas (11 puntu) eta hamargarrena Yeregi Ileapaindegia (9 puntu). Atzean daude Otofados (7 puntu) eta Asesoria Fiscal (3 puntu). Altsasuko inauteriak direnez asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko. Martxoaren 7ra arte atseden hartuko dute taldeek.