Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean hasi zen 2009ko duatloi eta triatloi denboraldia, Barakaldoko XI. Duatloiarekin, Euskal Herriko Zirkuiturako lehen proba puntuagarria hain zuzen. 140 atleta irten ziren, eta 5 km korrikan, 19 km txirrindulan eta 2,5 km korrikan egiten azkarrena Ipar Kutxa Auzokoa taldeko Mikel Elgezabal gernikarra izan zen (54:05). Lagunak taldean dabilen Igor Flores Galartza urdiaindarra 16. tokian heldu zen helmugara (56:12), eta Dantzaleku-Sakanako Felix Benjumea Motino altsasuarra 46.a (1:00:23). Emakumezkoetan Bilbaotriko Inma Salas heldu zen lehena (1:01:52). Larunbatean, hilak 28, Mungiako I. Duatloia jokatuko da 16:00etatik aurrera, Barakaldoko probako distantzia berarekin. Sakandarrak ere arituko dira lehian.