Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur egun Internet guztiontzat irekia dago eta AEK-ko Sakanako Itsasi euskaltegiak ez zuen atzera geratu nahi. Horregatik bloga sortu du. Iazko azaroaren hasieratik, blog-ean bertan, euskaltegiari buruzko informazio zabala aurkitzeko aukera dago, esate baterako, berriak, argazkiak, kuxkuxeoak, klaseen ordutegiak eta mailak...Blog horrekin bi gauza lortu nahi dira: alde batetik, jendeak euskaltegia ezagutzea eta, bestetik, laguntza eta informazioa ematea ikasleei. Helbidea honakoa da: http://itsasieuskaltegia.blogspot.com.