Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Idiazabal Gazta Jatorri Izendapenak aste honetan aurkeztu du bere irudi eta etiketa berriak. Hemendik aurrera izendapen horrekin merkaturatzen diren gaztetan eta gazta zatitan kontraetiketa holografikoa opatuko du kontsumitzaileak. Kontraetiketa horrek gazta egiazkoa dela ziurtatzen du, "ezin baita faltsifikatu". Halako kontraetiketak orain arte ardoaren jatorri izendapenetako botiletan opa zitezkeen soilik. Jatorri izendapeneko arduradunek adierazi zutenez, "etiketa berria dugun kontrol politika zorrotzarekin bat egiten du. Kontrol horrekin gure helburua da bertako ardien (latxa eta karranzana) alde egiten duten artzainen produktu propioa eta esklusiboa defendatzea. Ingurumena eta mendiko herrien bizitza mantentzen dutelako". HirugarrenaKontraetiketa holografikoarekin gaztaren kontrol gero eta zorrotzagoa izatea nahi du Idiazabal Gazta Jatorri Izendapena. Aurretik ere Idiazabalgo gaztek beste bi kontrol neurri dituzte. Alde batetik, kaseina plaka, gazta bakoitzak bere azalean duena eta kendu ezin dena. Plaka horretako zenbakiek gazta bakoitzean ezberdinak dira eta horren bidez ekoizlea zein den, ekoizpen data eta beste adierazten ditu. Kontrolerako beste neurria Idiazabal logotipoa da, gazta etiketa guztiek duten banda gorria. Logotipoak zenbaki bat du etiketan, beraz, jatorri izendapenak zenbat etiketa eman diren eta egiazkoak ahal diren kontrola dezake. SakanaIdiazabal Gazta Jatorri Izendapenaren barruan gaur egun ibarreko sei ekoizle daude: Izurdiagako Ezkurra Eskisabel, Uharte Arakil Jabier Martiarena, Arbizuko Jose Manuel Araña Iriarte, Unanuko Balda, Artola y Otros, S.C., Urdiaingo Ostiza eta Olatzagutia Quesos La Vasco Navarra.