Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Immigrazio Zerbitzuek antolatu dituzte, Sakanako AEKrekin batera. Mankomunitateak aurretik ere jorratu izan ditu etorkinen integrazioa bideratzeko lan ildoak, eta "kulturaren adierazpen nagusienetakoa hizkuntza denez", integrazioaren bidean alde hori lantzen jarraitu nahi du mankomunitateak. "Euskara eta kultura euskalduna ezagutzeko aukera izan ez duten pertsonak gure hizkuntza eta kulturarekin harremanean jartzea" du helburu Mankomunitateko zerbitzuek eta AEKk antolatutako ikastaroa. Hala ere, interesa duen guztiak eman dezake izena, hamabiko taldea osatu arte. Ikastaroa60 orduko ikastaroa proposatzen dute antolatzaileek. Ikastaro horretan "hizkuntzaren ahozko zein idatzizko oinarrizko osagaiak landuko dira, bertako kulturara hurbiltzeko pausoak ematearekin batera". Ikastaroa Etxarri Aranatzen izanen da, martxoaren 16tik, maiatza akaberara arte, astelehenetik ostegunera, 9:15etik 10:45era (ordutegia moldagarria da).Ikastaroan interesa dutenek 689 029 780 edo 648 070 710 telefonoetara deitu dezakete. E-postaz aranatz.euskara@sakana-mank.com edo immigrazioa@sakana-mank.com helbideetara jo beharko dute. Mankomunitatetik jakitera eman dutenez, bigarren talde bat sortu daiteke, beti ere, gutxienez zazpi interesatu biltzen badira.