Jorge Azanza Almeriako Klasikoan eta Murtziako itzulian

Guaixe 2009ko otsailaren 27a

Igandean, martxoaren 1ean, Almeriako Klasikoa jokatuko da martxoaren 4an, asteazkenarekin abiatuko da Murtziako itzulia, martxoaren 8an, igandean despedituko dena. Euskaltel-Euskadiko Jorge Azanza aipatu bi lasterketetan lehiatuko da. Almerian Mikel Astarloza, Igor Anton eta Amets Txurruka laguntzea izango da bere lana, eta Murtziako Itzulian, aldiz, aipatutakoez gain Koldo Fernandez de Larrea esprinterra laguntzea. Aipatzekoa da, bestalde, Oscar Guerrero altsasuarrak zuzentzen duen Contentpolis Ampo taldeak aipatu bi lasterketetan parte hartuko duela.  Ag2r taldean dabilen Uharte Arakilgo Jose Luis Arrieta txirrindularia Frantziako Stage sur route lasterketan ari da lanean. Lasterketa astelehenean hasi zen eta gaur despedituko da, ostiralean.