Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskarabideak eta Nafar Ateneoak, toki entitateen eta Unibertsitateko Irakasleek Elkartearen laguntzarekin, hitzaldi ziklo bat antolatu du estreinakoz, euskararen garapena bultzatzeko helburuarekin. Martxoan hasi eta apirilaren hasierara arte, Nafarroa osoan zabalduko dira hitzaldi horiek. Zikloa 31 herritara iritsiko da zehatz-mehatz. Nafarroako Gobernuak 9.000€ bideratu ditu ekimen honetara. Euskara eta gaurkotasun gaiakHitzaldi sailak bi multzotan banatuko dira: Nafarroa eta euskara izenpean, euskara eta bere kultura ardatz hartuta, 11 hitzaldi antolatu dituzte, denak ere gaztelaniaz. Horien artean dago Juan Madariagaren El euskera en la época foral: apologistas y detractores hitzaldia. Hitzaldi horiek Nafarroa erdi eta hegoaldean eskainiko dira batez ere. Bigarren multzo batean, Zientzia, teknologia, krisia eta komunikazioa izenpean, gaurkotasuneko gaiak landuko dira euskaraz. Atal honetan 7 hitzaldi izanen dira herriz herri ibiliko direnak. Sakanan entzun ahal izanen ditugu horietako batzuk. Gaur lehena, AltsasunAltsasu izanen da hitzaldi zikloa mustutzen lehena. Gaur, arratsaldeko 19:00etan, Jesus Arregik Zeru urdina, oskorria eta gauaren iluntasuna hitzaldia eskainiko du Altsasuko Iortia kultur gunean. Irurtzunen hitzaldi berbera entzuteko parada izanen dute martxoaren 18an, asteazkenean, 19:30ean. Lakuntzak hartuko du hurrengo hitzaldia, datorren ostegunean, martxoaren 12an, 19:00etan. Xabier Zabaletak Europako hizkuntza gutxituetako kazetariak eta hedabideak izanen ditu hizpide, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan. Azkenik, martxoaren 26an, ostegunean, 19:00etan, kosmologiaren historia landuko du Jose Miguel Campillok Etxarri Aranazko kultur etxean.