Bertso udalekuetan izena-ematea zabalik

Guaixe 2009ko martxoaren 5a

Martxoa hasi berri dugun honetan, udara begira jarri da Bertsozale Elkartea. Ikastetxeek ateak ixten dituzten garairako gazteendako udalekuak antolatu ditu. Eta ez edonolako udalekuak: lagun artean txango, jolas eta kirolak egiteaz gain, bertsotan aritzeko aukera ere izanen dute. Bertso afari, kantaldi nahiz show-ekin, ongi pasatzeko aukera bikaina da, zalantzarik gabe. 7 txanda 6 herritanBertsozale elkarteak 3 adin taldetan banatu ditu gazteak. 9 urtetik 12ra bitarteko gazteek bi aukera dituzte: uztailaren 16tik 21era Sakana ezagutzeko aukera izanen dute, Irañetako kanpaldian. Irailaren 2tik 5era, berriz, Arabako Zuhatza herria izanen dute udalekua. 12 urtetik 15era bitartekoek ere bi aukera izanen dituzte: uztailaren 1etik 10era Ligi-Atherein, Zuberoan, eta uztailaren 18tik 27ra Muxikan, Bizkaian. Azkenik, 15 urtetik 18 bitarteko gazteendako ere bada aukerarik: Getarian izanen dute udalekua, uztailaren 21etik 30era. 85 € eta 170 €ren artean daude matrikulak. Martxoaren 2tik irekita dago izena emateko epea. Interesatuek www.bertsozale.com orrian eman dezakete izena. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, 943 694 129 telefonora edo transmisioa@bertsozale.com helbidera jo daiteke. Begirale eta sukaldari bilaBertsozale Elkarteak dei egin die udaleku horietan lanerako prest daudenei. 7 txandatan aritzeko begirale eta sukaldarien bila dabil elkartea. Interesatuek Bertsozale Elkartean eman dezakete izena, martxoaren 13ra arte. Informazio gehiago jasoko dute www.bertsozale.com web orrian.