Galdutako txirrindularia erreskatatu zuten suhiltzaileek

Guaixe 2009ko martxoaren 2a

Larunbatean, 16:40ean, Lizarrako suhiltzaileek Urbasan galdu zen txirrindulari bat erreskatatu zuten. Mendabiako 28 urteko gizona da galdu zena eta onik opatu zuten. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gizona Bioitza kanpinetik atera zen mendi bizikletan buelta bat ematera. Dulantz menditik San Adriango ermitara zihoala galdu egin zen eta 15:50ean SOS Nafarroara deitu zuen. Lizarrako suhiltzaileen parkeko ibilgailu bat eta helikoptero bat atera ziren haren bila eta onik opatu zuten. Bestalde, suhiltzaileek larunbatean Altsasun bi sute itzali behar izan zituzten. Landareri suak izan ziren biak. Azkenik, Nafarroako Gobernuak jakitera eman du aurreko astelehenean Foruzaingoak gidari bat atxilotu zuela trafikoaren segurtasunaren kontrako delitua egotzita.