Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean ospatuko da Emakumearen Eguna. Horregatik, hainbat ekitaldi prestatu dira Sakanan. Kultur ekitaldiek mobilizazioekin bat eginen dute. Guztiek ere emakumea ardatz dutela.IrurtzunIrurtzungo Emakumeen Taldeak Kultur Kontseiluaren eta Irurtzungo Udalaren laguntzaz antolatutako jardunaldiek aurrera jarraitzen dute. Horren barruan, astebururako iragarria dago Irurtzungo Antzerki Tailerraren Vaya orquesta del demonio antzezlanaren lau emanaldi (antzezlanari buruzko berri zabalagoa kultura sailean). Horretaz gain, bihar, 21:30ean Iratxo elkartean afaria izanen da. Irurtzunen prestatutako egitarauak asteartean izanen du segida, 18:30ean zinemara joateko Iruñerako bidea hartuko dute hainbatek.AltsasuUdaleko Emakumearen Bilguneak, Kultura Sailaren eta Liburutegi Publikoaren laguntzaz, data hauetarako prestatu duen egitaraua astelehenean abiatuko da. 18:00etan Iortia kultur gunean bilduko dira hizketaldi literarioetan parte hartzen dutenek. Oraingoan Historias del 8 de marzo liburua izanen da hizketarako gaia emanen duena. Eraikin berean, astearteaz geroztik ikusgai dago Itziar Nazabalen Moon 3lik. Sala malecum bidaia bilduma izeneko margolan erakusketa. Bestalde, Iortia kultur guneak martxoan Emakumeak: egitatea aniztasunean zikloko zine emanaldiak hartuko ditu.TaldeekAltsasuko Feministak eta Bilgune Feministak bestalde, kalera eramanen dute abortua "libre eta dohainik" izateko eskaera. Igandean izanen da eta bitan eginen dute aldarrikapena: 13:00etan, Etxarri Aranazko plazan egindako kontzentrazioaren bidez (ondoren triki-poteoa) eta 19:00etarako Altsasun deitutako manifestazioaren bidez. Aldarrikapenaz aparte, bihar, Altsasuko Zubiondo elkartean bazkaria izanen da.