Xabierrera!

Guaixe 2009ko martxoaren 6a

Helburu horrekin abiatuko dira makina bat sakandar asteburu honetan eta hurrengoan. Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzak dagoeneko prest du guztia erromesak behar bezala hartzeko. Misioneros como Pablo y Javier. ¡Ay de mí, si no evangelizo! Leloa aukeratu du Nafarroako elizak aurtengo xabierraldietarako. Aurreneko erromesaldia asteburu honetan izanen da. Makina bat sakandarr bihar abiatuko dira oinez Zangozarantz. Beste batzuek ibilgailuetan eginen dute. Guztiek ere igandean, 7:30ean, Zangozatik abiatzen den gurutze-bidean parte hartu nahiko dute. Ibilbidea Xabierko gazteluraino eramanen ditu eta hango plazan, 9:30ean, meza ospatuko da. Xabierko basilikan igandean bertan elizkizun gehiago izanen dira: 6:00etan, 6:30ean, 7:30ean, 8:30ean, 12:00etan, 13:00etan, 18:00etan eta 19:00etan. Bezperan, berriz, 18:00etan eta 19:00etan izanen dira.Bigarren xabierraldia hilaren 14an izanen da, larunbatarekin. Zangoza eta Xabierko gazteluaren arteko gurutze-bidea 15:00etan abituko da. Hura despeditzean, 17:00etan, elizkizuna izanen da. Bi erromesaldi handi horietaz gain, asteazkenetik hilaren 12ra arte graziako-bederatziurrena ospatuko da Xabierren. Hori dela eta, Nafarroako pastoraltza-eskualdeetako erromesaldiak ere antolatuak daude. Sakana hartzen duen Mendialde eskualdearena heldu den asteartean joanen da Xabierrera, eta eguerdian meza entzuteko aukera izanen dute.