Biharkoan independentzia eguna

Guaixe 2009ko martxoaren 6a

Aurtengorako aldaketa eraiki: independentzia leloa aukeratu dute ezker abertzaleko kideek eta egitarau zabala prestatu dute. Ezker abertzaleko kideek azaldu dutenez, egunaren antolaketarekin lortu nahi dutena da: "independentziaren alde indarrak batzea; Bakaikuk eta Iturmendik sufritzen duten egoera antidemokratikoa salatzea; Euskal Herriaren askatasuna bermatuko duen aldaketa politikoa aldarrikatzea eta, azkenik, Bakaikuko eta Iturmendiko bizilagunen arteko harremana bultzatzea".EgoeraEgunaren aurkezpenean ezker abertzaleko kideek esan zuten "momentu zailak bizitzen" ari direla, "euskal independentismoarekin bukatzeko asmoz errepresioa ez delako gelditzen". Baina ezker abertzalea ez dutela "desagertaraziko" azpimarratu zuten. Ezker abertzaleko kideek azaldu zutenez, "gaur egun Euskal Herriaren subirautzan sinisten dugunok apustu ikaragarria dugu: aukera politiko guztien, independentziaren aukera barne,  egikaritzea ahalbideratuko duen eszenatoki demokratikoa lortzea". Aldi berean, nabarmendu zuten independentziaren aldekoek "indarrak batu beharra eta independentziaren aldeko herri frontea lortu beharra dugu, gaur egungo eredu ukatzaile eta inposatzaileari aurre egiteko gaitasuna duen polo alternatiboa sortzeko". Bakaikuko eta Iturmendiko Udaletan "herritarren borondateari muzin egiten" dietela azaldu eta gero, ezker abertzaleko kideek esan zuten haien "herriaren alde lanean jarraituko" dutela, "independentziarantz eta sozialismorantz". EgitarauaOstirala19:00etan    Krisi kapitalista. Beraiek ordain dezatela! Euskal Herriak sozialista eraiki. Hizlaria: Joseba Garmendia. Ekonomilaria eta EHUko irakaslea. Bakaikuko udaletxean.Larunbata11:00etan     Zirko tailerra, puzgarriak, haurrentzat jolasak, zaldiekin ibilaldiak, japoniar-bonbak...13:00etan     Mural margotzea.14:00etan     Bazkaria. Ondoren, mus txapelketaren finala, bi herrietako irabazleen artean.16:30ean     Fermin Balentziaren kantaldia.18:30ean     Herri kirolak. Bakaiku vs. Iturmendi. 16 urtetik beherakoak eta 16 urtetik gora.20:00etan     Kontzentrazioa eta ekitaldi politikoa.20:30ean     Auzatea, sardina erreak, akordeoilariak ...21:30ean     Afaria. Zozketak, sorpresak...23:30ean     Kontzertua. Atzera Begira(bertsioak iturmenditik) eta talde sorpresa 13:00etatik 14:00etara eta 19:30etatik 20:30etara EHNAren tramitazioa udaletxean.