Ba al zenekien, historiako artista ospetsu askok ezkerrak zirela?

Guaixe 2009ko martxoaren 6a

Miguel Ángel, Raphael, Leonardo da Vinci, Albrecht Dürer, Hans Holbein, Paul Klee, Henri de Tolouse-Latrec, Paul Rubens, Pablo Picasso...Guzti hauek ezkertiarrak ziren.Kasualitatea? Ez, jakitunek diotenez, fakultate artistiko gehiago dituzte, eskuinek baino.Gure burmuinaren eskuineko hemisferioa  marrazketan espezializatua dago, eta hau da ezker eskua kontrolatzen duena. Ezkerra izatean, burmuin konexioak gurutzatuak daudela kontsideratzen da; eskuineko hemisferioak gorputzaren ezker aldea kontrolatzen du eta besteak, kontrakoa.Eskuineko hemisferioari ondorengo kualitateak egokitzen zaizkio: esazio eta bisual kualitatea, kreatibitatea, emozioak eta talento artistikoak. Eta ohartzen bagara, teoria hau praktikan gertatzen dela, lehenago aipaturiko artisten kasuetan adibidez.Dirudienez, populazioaren % 10 ezkerra da. Baina, orain dela gutxi arte,  egoera txarrak pasa izan dituzte. Diskriminatuak, gaixoak zirela, jipoituak ... XVIII. eta XIX. mendeetan. Eta helduak zirenean, konplikatuagoa zuten ezkondu ahal izateko... hori dela eta, behartuak izan ziren eskuin-ezkerrak bihurtzera.Baina," Nuevo aprender a dibujar con el lado derecho " best-seller-a idatzi duen Edwards doktoreak bere teorian dio  burmuinaren eskuineko hemisferioa marrazketan espezializatua dagoela. Hau guzti hau idatzian esplikatzen du.Beraz, hau guztia dela eta, askok beharbada, eskuinak izan nahiko lukete?????Itziar Nazabal