Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko hileko 80 langabeekin 937ra iritsi da Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda dauden pertsonen kopurua. Hau da, urte hasieratik 212 langabe gehiago daude izena emanda. Iazko otsaila akaberan 565 lan eskaera jasoak zituzten Altsasuko bulegoan. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jakinarazi duenez, Altsasuko enplegu bulegoan izen emanda dauden 937 pertsonatatik 520 emakumeak dira, aurreko hilean baino 39 gehiago. Langabezian dauden gizonak 417 dira (41 gehiago). Adinari dagokionez, 25 urtez azpiko 173 lan eskaera dituzte Altsasuko enplegu bulegoan (111 gizon eta 62 emakume); 25 urtetik gorako lan eskatzaileak 764 dira Altsasun (458 emakume eta 306 gizon); 22 gazte gehiago eta 58 heldu gehiago. SektorekaAltsasuko enplegu bulegoan izena emana duten gehienek, 453k, zerbitzuen sektorean lan egin nahiko lukete (30+). Industria arloan 336 pertsona aritzeko prest daude (36+). Eskaera gehien jasotzen duen hirugarren sektorea eraikuntzarena da, 74 eskaerekin (1+). Abeltzaintzan, berriz, 26 langabe azaldu dira lan egiteko prest (3+). Bukatzeko, aurretik lanik ez zuten eta enplegu bulegoan izen eman duten sakandarrak 48 dira (10+). Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jakinarazi duenez Altsasun, otsailean, aldi baterako 239 kontratu sinatu ziren eta beste 35 kontratu mugagabe.NafarroaGobernuak zabaldutakoaren arabera, otsailean % 2,76 hazi da Nafarroan. Hau da, 1.004 nafar gehiago gelditu dira langabezian otsailean. Guztira 37.379 nafar dira langabezian zeudenak otsaila akaberan, haietatik 18.741 emakumeak dira eta 18.638 gizonak dira. Nafarroako Gobernutik esan dute ezin dela inolako irakurketa "triunfalistarik" egin, "estatuko eta nazioarteko egoera zaila izaten jarraitzen duelako eta krisi egoeran gaudelako. Langabezia moteldu egin da baina horrela jarraitu beharko luke hurrengo hilabeteetan lan merkatuan nolabaiteko hobekuntza izateko".