Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako UGTko Ikerketa Kabineteak herrialdean izan diren Enplegu Erregulazio Espedienteen (EEE) inguruko txostena egin du. UGTk egindako txosten horretan iazko ilbeltzetik aurtengo ilbeltzera Nafarroan aurkeztutako EEE guztiak jaso dituzte. Ikerketa hori ere eskualdeka egin duten eta ibarra Altsasu deitutakoan sartu dute. 11 EEE izan ziren zuzenean 465 langileri eragin zietenakKontratu hausteakUGTren ikerketa horren arabera iazko ilbeltzetik aurtengo ilbeltzera kontratua hausteko 72 EEE aurkeztu ziren Nafarroan, 4.841 plantilatik 1.711ri eragin zietenak. UGTren ikerketaren arabera kontratua hausteko 4 EEE aurkeztu ziren Altsasu aldean. Ibarrean aurkeztutako espedienteak lau enpresetako 420 langiletik 73ri eragin zien. Lau espedientetik 3 aldeek adostasuna lortu ondoren baimendu ziren. Metalgintzako eta ostalaritzako enpresa bana eta eraikuntzako 2. Aurtengo ilbeltzean, berriz, mota horretako espediente bakarra aurkeztu du bertako eraikuntza arloko enpresa batek eta plantila osatzen zuten 8 langileei eragin die, aldeen arteko adostasuna eta gero onartua izan zen espedientea. EteteaAldi baterako langabeziara langileak bidaltzen dituen espediente mota ere badago. UGTren Ikerketa Kabineteak zabaldutakoaren arabera iazko ilbeltzetik aurtengora kontratua aldi baterako eteteko 147 EEE aurkeztu zirela Nafarroan. Espedienteak 197 enpresetako 18.798 langiletik 14.094ri eragin zien. Gure eskualdera etorriz, 14 enpresen kontratu eteteek aurrera egin zuten eta 553 langile plantilatik 392ri eragin zieten. Espediente bat ez zen onartu, gainontzekoak, aldeak ados jartzean, bai. Metalgintza, eraikuntza, nekazaritzako elikagaien industria eta kimikaren arlokoak dira. Aurtengo ilbeltzean, UGTren arabera, 5 enpresek aurkeztu dute mota horretako espedientea, 71 langileko plantilatik 41i eragin die. Metalgintzako 3 enpresa eta eraikuntza eta zerbitzuen arloko bana dira espedientea aurkeztu dutenak. Espediente guztiak aldeak adostasuna lortu eta gero onartu dira.