Xotak ezin izan zuen Kirol Sport taldea menpean hartu

Guaixe 2009ko martxoaren 10a

Asteburuan Estatuko B mailako Areto Futbol Txapelketako 20. Jardunaldia zegoen jokoan. Sailkapenean puntu berberekin bigarren eta hirugarren diren Aralar Mendi eta RVC Lintxu lehiatzekoak ziren, baina partida martxoaren 18ra atzeratzea erabaki zuten. Bestalde, Irurtzungo Xotak Kirol Sport liderra hartu zuen Irurtzunen, eta nahiz eta gogor saiatu sakandarrek galdu egin zuten, Kirol Sportek 3-5 hartu baitzituzten menpean. Gauzak horrela, Kirol Sport taldeak jarraitzen du Estatuko B mailako lider, 49 punturekin. Aralar Mendi eta RVC Lintxu bigarrenak eta hirugarrenak dira, zazpi puntutara (42 puntu). Galdu eta gero Xota zazpigarren postura jaitsi da, 33 punturekin. Asteburuan 21. jardunaldia jokatuko da. Aralar Mendik Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuan jokatuko du, larunbatean, 19:00etan, 35 punturekin bosgarrena den San Juan taldearen kontra. Ea Kirol Sport liderra harrapatzeko bidean hiru puntuak lortzen dituzten. Bestalde, Irurtzungo Xotak 15 punturekin hamaikagarrena den Viariaren kontra jokatuko du Basoko kiroldegian, 19:00etan. Ea Xotak garaipenaren bidea berreskuratzen duen.