Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abadiño izan zen garaile nagusia taldeak berak larunbatean antolatutako Abadiñoko Sokatira Torneoan. Torneo polita eta bitxia izan zen, hiru txapelketa jokatu baitziren: gizonezkoen lauko lehiaketa 320 kilotan, gizonezkoen zortziko lehiaketa 600 kilotan, eta emakumezko eta gizonezkoen lehiaketa mistoa 420 kilotan. Euskal Herriko taldeez gain - tartean Sakana taldeko neskak - Herbeheretako Lagerweij taldea eta Asturiaseko 6 Conceyos aritu ziren lanean. Ikusle asko hurbildu zen Abadiñoko probalekura Sokatira Torneoa jarraitzera. Taldeen lehiakortasuna ona izan zen. Gizonezkoen bi txapelketetan Abadiñokoak izan ziren garaile, laukoan Herbeheretako Lagerweij taldearekin talde bat osatuta. Lehiaketa mistoan Abadiñok Badaiotzekin osatu zuen taldea, eta garaileak izan ziren. Gainontzeko zazpi taldeak menpean hartu zituzten, jokaturiko 14 tiraldiak eta 7 txandak irabaziz. Bigarren postuan Auzolan-Beti Gazte sailkatu zen, hirugarren Amaiur B izan zen eta laugarren Sokarri-Girizia. Auzolan eta Sakanak osatutako taldea seigarren sailkatu zen.