Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hego Euskal Herriko eta Errioxako 300 pilotari baino gehiagok parte hartuko dute GRAVN El Corte Ingles Pilota Torneoan, senior, 22 urtez azpiko eta gazte mailako multzotan, hainbat modalitatetan. Txapelketa gaur hasiko da, Iruñeko Labriten, arratsaldeko zazpietan, eta Nafarroako pilotariak Errioxakoen kontra ariko dira. Horrela, gazte mailako eskuz binakakoan Aldabideko Ezkurdiak eta Irurtzungo Zabaletak bikoa osatuko dute Errioxaren kontra egiteko. Eta senior mailako binakakoan, Irurtzungo Ollok Landiribarrekin osatuko du bikoa, Errioxaren kontra. Bihar, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera, Labriten, 22 urtez azpiko binakakoan Garraldarekin osatuko du bikoa Lakuntzako Etxeberriak, Errioxaren kontra aritzeko.