Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txirrindularitzak ez du etenik. Paris Niza gauzatzen ari den bitartean gaur Tirreno-Adriatiko lasterketa abiatuko da Italian. Esprinter famatuak ez dira faltako: Cavendish, Boonen, Bennati, Petacchi, McEwen... eta Fabian Cancellarak iaz irabazitako titulua defendatuko du. Bi sakandar ariko dira lanean, Euskalteleko Egoi Martinez etxarriarra eta Pablo Urtasun urdiaindarra. Pablo Urtasunen lana Koldo Fernandez de Larrea esprinterra laguntzea izanen da bereziki, eta Egoi Martinezena taldekideak laguntzeaz gain ahalik eta maila onena ematea. Lasterketa martxoaren 17an despedituko da, eta bosgarren etapa izanen da erabakiorrena, 30 kilometroko erlojupeko gogorra. Gaur Cecinan hasi eta Capannorin despedituko den 147 km-ko etapari aurre egin beharko diote.