GRAVN El Corte Ingles Torneoan ongi hasi da Nafarroa

Guaixe 2009ko martxoaren 12a

Hego Euskal Herriko eta Errioxako 300 pilotari baino gehiagok parte hartuko dute GRAVN El Corte Ingles Pilota Torneoan, senior, 22 urtez azpiko eta gazte mailako multzotan, hainbat modalitatetan. Nafarroa ordezkatzen hainbat sakandar daude. Txapelketa atzo arratsaldean hasi zen Iruñeko Labriten, eta Nafarroako pilotariak Errioxakoen kontra aritu ziren. Gazte mailako eskuz binakakoan Aldabideko Ezkurdiak eta Irurtzungo Zabaletak 22-7 hartu zituzten menpean Errioxako Gabarri eta Diez pilotariak. Eta senior mailako binakakoan ere Nafarroako Ollok eta Landiribarrek 22-7 hartu zituzten menpean Errioxako Matute eta Viteri. Atzo arratsaldean, Labriten, 22 urtez azpiko binakakoan Garraldarekin osatu zuen bikoa Lakuntzako Etxeberriak, Errioxako bikote baten kontra aritzeko, baina Guaixe ixterakoan oraindik ez genuen emaitzaren berririk.