Indurain Fundazioko bekak eman dituzte

Guaixe 2009ko martxoaren 12a

Urtero moduan, Indurain Fundazioak gorenean dabiltzan kirolariei eta haien prestatzaileei 2009rako bekak eman dizkio. Ekitaldia astelehenean izan zen, Iruña Park hotelean, eta fundazioko buru Migel Indurainez gain, Isabel Garcia Malo kontseilaria eta Nafarroako Kirol Institutuko buru Jose Javier Esparza izan ziren ekitaldian. Guztira 264.490 euro banatu zituzten lau sailetan: programa olinpikoa, kirol olinpikoak, kirol ez olinpikoak, eta teknikariei emandako laguntzak. Guztira 119 kirolarik eta 40 teknikarik jaso zituzten sariak. Laguntza jaso dutenen artean dago Hiriberriko Jose Luis Iriarte arku jaurtitzailea. 600 euroko beka lortu du, Europako txapelketetan parte hartzeko.