Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Sakana Triatloi Taldeak aurkezpena egin zuen Altsasuko Zelandi kiroldegian. Sakanako Triatloi Taldeko kideek azaldu zutenez, urtero moduan Euskal Herriko duatloi eta triatloi probetan lehiatzeko asmoa dute. Esaterako Barakaldo, Mungia eta Basaurikoetan aritu dira dagoeneko, eta Oñati, Azkoiti eta San Adriangoa etorriko dira gero. Jakina, hitzordu inportanteena apirilaren 19an, goizeko 10:30ean jokatuko den Arbizuko duatloia izango da. Izena ematea martxoaren 30ean zabalduko da, www.triatloi.org web gunean. Atzetik beste duatloi probak etorriko dira eta maiatzean triatloi lasterketak hasiko dira. Arbizuko duatloiari buruzko informazioa jasotzeko www.dantzalekusakana.com web gunera jo daiteke. 10 sakandar Basauriko XIII. DuatloianIgandean Basauriko XIII. Duatloia jokatu zen. Irteera hartu zuten 205 parte hartzaileek 5 km korrika, 19 km txirrindulan eta 2,5 km korrika egin behar izan zituzten. Sprint distantziako proba zen, Euskal Herriko 2009ko Duatloi Zirkuiturako hirugarren proba puntuagarria hain zuzen. Irabazlea Diablillos de Rivas taldeko Santiago Arnez internazionala izan zen, Puertollanokoa bera (1:04:58). Emakumezkoetan Codeam T.E. taldeko Ainhoa Murua olinpikoa izan zen azkarrena (1:15:15). Sakanako 10 korrikalarik hartu zuten irteera proban. Azkarrena Sakana Triatloi Taldeko Francisco Javier Gomez altsasuarra izan zen (1:09:58). Sakana Triatloi Taldeko gainontzeko sakandarren denbora: 29.a Javier Borrega (1:11:41); 48.a Urko Berdud (1:14:05); 58.a Felix Benjumea (1:15:02); 67.a Isidro Asurabarrena (1:16:40); 82.a Mikel Berdud (1:18:22); 97.a Aitor Mozo (1:19:46); eta 116.a Juan Carlos Gomez (1:21:25). Lagunak taldean dabilen Igor Floresek lasterketa utzi zuen. Taldeka Madrilgo Club Triatlon Diablillos de Rivas izan zen onena (3:24:41). Sakana Triatloi Taldea bederatzigarren postuan sailkatu zen (3:35:44). Larunbatean Oñatiko XVIII. Duatloia jokatuko da, 16:00etan, Oñatiko udaletxetik aterata (8 km korrika, 37,6 km txirrindulan eta 4 km korrika), eta igandean Altzako I. Duatloia antolatu dute, goizeko 10:00etan abiatuta (5 km korrika, 21 km bizikletan eta 2,5 km korrika).