Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo abiatu zen Tirreno Adriatiko lasterketa famatua Italian. Tropeleko esprinter famatuak daude lehian: Cavendish, Boonen, Bennati, Petacchi, McEwen... eta Fabian Cancellarak iaz irabazitako titulua defendatuko du. Baina atzoko etapan Cofidiseko Julien El Fares izan zen azkarrena, eta frantziarrak bere palmaresa modu ezin hobean estreinatu zuen. Flaminia taldeko Valdimir Dumarekin ihesaldia egin zuen El Faresek 30. kilometroan, eta ia sinistezina bada ere, biak heldu ziren tropelaren aurretik. Eta bien artean 23 urteko El Fares izan zen azkarrena (3:34:03). Tropel nagusia 12 segundora sartu zen, LPRko Petacchi eta Quick Stepeko Tom Boonenen aurrean Liquigaseko Bennati gailenduz, ez zutelako ongi kalkulatu aurrean zeudenek zuten aldea. Lehian dauden Euskalteleko bi sakandarrei dagokienez, Egoi Martinez tropel nagusiarekin sartu zen eta 33.a izan zen, 12 segundora, eta Pablo Urtasunek denbora gehiago galdu zuen, 171. tokian sartu baitzen, 4:43ra. Gaur bigarren etapa jokatuko dute Volterra eta Marina di Carrara artean (177 km). Tirreno Adriatiko martxoaren 17an despedituko da, asteartean.