Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asmo horrekin, atzo arratsaldean, Uharte Arakilgo Donibane jubilatu elkartean bilera egin zuten. Bilerara deituak zeuden Nafarroa ipar-mendebalde guztiko jubilatuen elkarteetako ordezkariak, sakandarrak barne. Nafarroako Kutxa Fundazioko Volcan zerbitzuko Maria del Mar Bezares izan zen Uharte Arakilen. Berak bildutakoei, lehenik, Volcan zerbitzu horren bidez parte hartze aktiboa eta boluntariotza sustatzen dela azaldu ziren bildutakoei. Nafarroako Kutxak garatzen duen gizabidezko bankarekin bezeroek dituzten eskubideak argitu zituen. Horretaz gain, Iruñerrian eta Nafarroako beste herrietan jubilatu elkarteak aurrera eramaten ari diren boluntario lanak eta programen berri eman zizkien bildutakoei. Azkenik, Maria del Marrek azaldu zien haren zerbitzua prest dagoela taldearen sortze lanean laguntzeko baita, besteak beste, prestakuntza emateko ere. EsperientziakUharte Arakilgo Donibane jubilatu elkarteak martxan du boluntariotza. Elkarteko kide Eduardo Gonzalok esan digunez iaz 600 orduko lan boluntarioa egin zuten elkarteko kideek eta aurten ordu kopurua handitu nahi lukete. Akonpainamendu edo laguntza ematen dute Donibaneko kideek, "paseatzera ateratzeko edo batera eta bestera joateko". Eduardok ziurtatu digunez, "gizarte zerbitzuekin koordinatuta egiten dugu lan. Haiek jendeari boluntarioen berri ematen die eta gero pertsonak edo familiak dira azken erabakia hartzen dutenak. Onartzen badute gu gure egitekoa egiten hasten gara" . Hala ere, aitortu digu "boluntariotza martxan jartzea oso zaila dela". Olatzagutiako Kamiogaina jubilatu eta pentsiodunen elkartean ere bada akonpainamendua egiteko prest dagoen taldea. Oraingoz, ordea, ez omen dute lanik. Lakuntzan, berriz, nahikoa aurreratua dute egitasmoa baina ez dira lanean hasi. Asistentzia Asteazkeneko bilkuran 14 elkarte ordezkatuz 55 pertsona azaldu ziren. Sakanako elkarte guztiak Iturmendikoa (ezin zuen) eta Ergoienakoak ezik. Haietaz gain, Betelu, Lekunberri eta Ultzamako elkarteetako ordezkariek ere parte hartu zuten. Leitzarren ordezkariek ezin izan zuten etorri eta Bera eta Lesakakoak ez ziren agertu.