Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abortua libre eta dohain leloa zabaldu zuten Altsasuko Feministek eta Bilgune Feminista taldeek igandean. Eguerdian, 40 bat pertsonak elkarretaratzea egin zuten Etxarri Aranazko plazan. Iluntzean, berriz, Altsasun manifestazioa egin zen. 100 bat pertsonak parte hartu zuten. Espainian egun indarrean dagoen abortuaren legea aldatzeko bideari ekin dion honetan, talde feministek abortua "Zigor Kodetik kanpo egotea" eskatu zuten. Aldi berean, aldarrikatu zuten lege berriak "gizarte-segurantzan abortatzeko aukera bermatu behar duela". Hori posible egiteko "kontzientzia-eragozpena arautzea" eskatu zuten, baita "emakumeak uneoro erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu zuten Altsasuko Feministek eta Bilgune Feministak. Aldi berean, salatu zuten Nafarroako emakumeek haurdunaldia eteteko herrialdetik atera behar dutela.