Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean emakumearen eguna zela eta Sakanan barna hainbat ekitaldi izan ziren. Irurtzunen, esaterako, Iratxo elkartean 50 pertsona bildu ziren afaltzera, bizpahiru ezik, guztiak emakumeak. Arbizun, bestalde, 30 bat pertsona bildu ziren igande eguerdian plazan egindako elkarretaratzean. Bakaikun, domekan, adin guztietako 30 bat emakume bildu ziren bazkaltzera Bakarrekoetxea elkartean. Altsasuko La Encina elkartean, aldiz, 76 emakume bildu ziren domekan bazkaltzera. Ederki bazkaldu ondoren, Gasteizko tuna baten emanaldia izan zuten, baita dantzaldia ere. Ziordian, berriz, domekan 25 bat bildu ziren afaltzera. Beste zenbait herritan Emakumearen Eguna zela ospakizunak izan dira.