Ekitaldi gehiago Emakumearen Egunaren inguruan

Guaixe 2009ko martxoaren 13a

Irurtzunen eta Altsasun segida izanen dute Emakumearen Egunaren inguruko egitarauek. Irurtzungo Emakumeen Taldeak udalaren eta Kultur Kontseiluaren laguntzaz antolatutako egitaraua igandean despedituko da. Aurretik, gaur, ostirala, Ana Rekalde ezkontza-abokatuak hitzaldia eskainiko du. Aspectos legales prácticos, los procedimientos de separación y divorcio izenburua duen hitzaldia 19:30ean izanen da, kultur etxean. Bihar, berriz, Emakumeen Taldeak "emakumeen eguneroko lanaren aitorpena" egiteko kalejira eginen du. Bihar, 10:30etik aurrera izanen da hori. 16:30ean, berriz, kafe-hizketaldia izanen da kultur etxean. Delia Teruelek Cómo afecta el estrés en nuestras vidas gaia hizpide hartuko du. Antolatzaileek arropa erosoa eramatea aholkatu dute. Egitaraua film laburren emanaldi batekin despedituko da. Pikuxarren izanen da, 18:00etatik aurrera eta ikusgai izanen diren lan guztiak emakumea izanen dute gaitzat. Urko Mauduiten proiekzioa izanen daAltsasunUdaleko hainbat sailek antolatutako egitarauak kultur emanaldiak eskaintza jarraituko du. Igandean, 12:30ean, Haize Berriak bandak Emakumeak musikan kontzertua eskainiko du. Martxoan ere, zine-forumean emakumea ardatza duten filmak ikusteko aukera izanen da. Asteburu honetan Angeles Gonzalez zuzendariaren Una palabra tuya filma pantailaratuko dute. Bitartean, Itziar Nazabalen erakusketa ere ikusgai dago Iortia kultur gunea.